Kaixo galtxagorriak, dakizuenez, gabonetan “Ama gaiztoaren ipuina” irakurri zenuten. Ipuinak,ea ama gaiztoak benetan existitzen diren ala ez planteatzen du. Azkenean, Antxiñe Mendizabalen esanetan, «ez da inon ama gaiztorik topatzen, eta maitasun istorio bat loratzen da».
Gaur Antxine Mendizabal eta Aritz Eigurenen bisita izan dugu. Bi ordu egon gara haien azalpenak entzuten baita gure bizipen kontatzen eta galderak egiten ere. Halaber, denon artean,beldurrezko istorio bat asmatu ahal izan dugu Aritzek marrazkiak egiten zituen bitartean.
Arratsalde polita benetan!
ESKERRIK ASKO ANTXINE ETA ARITZ!