Deustuko inauteriak

Egun polita atzokoa, baietz!! Denetarik egin genuen, mozorroen desfilea, tailerrak, jolasak,diskoteka,….primeran pasatu genuen eta hemen doakizkizue argazki batzuk senideekin partekatu ahal izateko.

Asteburu on izan!

Gelako argazkia

Tailerrak egiten.

Patioan…

Diskoteka…

Diskoteka eta gero, eskulanak amaitu gozokiak hartu eta …hurrengora arte!!

OHARRA!

Galtxagorri maiteak, bihar ez ahaztu  hamaiketakorako fruta ekartzeaz, Jabirekin “frutakada” egingo duzue-eta.

NEWTONEN DISKOAREN ILUSIO OPTIKOA

 ISSAC NEWTON

Newtonek ortzadarraren koloreak elkartuta argi zuria
lor zitekeela ondorioztatu zuen. Hori egiaztatzeko, ilusio
optiko batean oinarritutako esperimentu bat egin zuen: irudi
bat ikusten dugunean, une batez jarraitzen du irudi horrek
gure garunean. Horregatik, oso bizkor biratzen den zerbaiti
begiratzen badiozu, elementuak ezin dituzu banan- banan bereizi.
http://

Asteburuan, ortzadarraren zazpi koloreez osatutako disko bat bizkor biratzen ari dela nola ikusten den egiaztatzeko, Newtonek egin zuen esperimentua egin duzue.

zientzia lantegia

 

Oso ondo Galtxagorriak!

 

Baietz gehiago nahi!!!!

Kaixo galtxagorri maiteak…

Gustatu zaizkizue Funikularreko argazkiak?Ba gehiago nahi baduzue hurrengo galderari erantzun beharko diozue…

Zelan deitzen ziren Funikularreko bagoiak? eta,… bidaiariak,bagoi batetik bestera, zer esaten zioten  elkarri ?

Erantzuna jaso bezain laster, esperimentuen argazkiak ikusi ahal izango dituzue….

Eutsi goiari!!!!

Kaixo guztioi!!!

 

IMG-20151020-WA0002Kaixo Galtxagorriak, hemen naukazue, gure blogaren aurrean, nondik hasi jakin barik.

Ia, ia bi hilabete daramatzagu elkarrekin eta motorrak berotzeko gure bizipen argazkiak jarriko dizkizuet.

Artxandako funikularrak mende bat bete duenez, bisitatzera joan ginen. Han, Miren izeneko gidariak azalpenak eman zizkigun. Interesgarria baietz!!!

 

  Ba goaaaaazzzz,